Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroen artean, atzo eta gaur Euskal Herriko gatazkaren irakurketa egin dute etorkizuneko bake feministaren bidean. Gatazkaren irakurketa klasikoak ikuspegi anitz atzean utzi dituela uste dutela aipatu digu Oihana Etxebarrieta antolatzaile eta parte hartzaileak. Hartara, irakurketa honek, aurrera begirako urrats konkretu batzuk soilik bultzatzen dituela aipatu du. Azterketa kritiko feminista egin nahi izan diote bake eta gatazka kontzeptuei, orain arteko irakurketei errebisioa eginez. Honela aurrera begirako urratsen proposamen anitzak aztertzea eta plazaratzea lortu nahi dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.