Irurita-Miguelenek laxoa txapelketaren finala jokatuko du

Ttipi-Ttapa 2015eko uztailaren 21a

Iruritak lortu du finalerako lehen txartela.

Uztailaren 25ean erabakiko da bigarren finalista, Doneztebe The Moment eta Arraioz B Lur Sagardiaren arteko itzulerako partidan 

Finalerdietako joaneko partidan, Iruritan 9-3 irabazi ondotik, Irurita Miguelenek pronostikoak bete eta Baztan-Bidasoko XXXVI. Laxoa txapelketako finalerako txartela lortu zuen Donezteben. 9-7 galdu zuen Doneztebe Aviaren kontra, baina 4 joko aski zituen finalean sartzeko. Bigarren finalista datorren larunbatean Donezteben, 17:30ean jokatuko den partidan erabakiko da. Doneztebe The Moment, gaur eguneko txapelduna izanen da faborito, Arraiozen 4-9 irabazi baitzion Arraioz B Lur Sagardiari.

 

EMAITZAK

FINALERDIETAKO ITZULIKO PARTIDA

Doneztebe Avia  (J.Almandoz-A.Mutuberria-J.Telletxea-J.Apezetxea): 9

Irurita Miguelene(X.Barberena-G.Urtasun-M.Bidegain-J.Ramos): 7

Joaneko partida: 3 – 9

Markagailua: 0-1, 2-1, 2-3, 3-3, 3-4, 5-4, 5-6, 6-6, 6-7, 9-7.

Doneztebeko taldeak erdifinaletako kanporaketa ez du urte osoan eskaini duen maila erakutsi. Erran daiteke finalerako txartela lortzeko aukera gehienak Iruritako plazan galdu zituela. Bigarren partida honetan hasierako joko luze eta borrokatuetan lotuta ibili zen; iruritarrek hiruna joko berdindu eta geroxeago laugarrena eta, beraz, sailkapena lortu zutelarik, bi taldeek beren joko maila hoberena eskaini zuten eta  Bear Zana plazan bildu zen  ikuske kopuru handiak kintze ikusgarriak ikusi ahal izan zuen. Partidako jokalaririk hoberena Gorka Urtasun izan zen, batez ere errestoan; paretatik itzuli zituen pilotak harrigarriak izan ziren.

 

ITZULIKO PARTIDA

Doneztebe The Moment - Arraioz B Lur Sagardia: Uztailak, 25 (larunbata) – 17´30 h.

Joaneko partidan: 9 – 4

 

FINALAK: Abuztuak, 1 (larunbata) IRURITAko PLAZAn.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun