Gazte eta gaztetxoen laxoa txapelketak abiatuko dira uztailaren 22an

Ttipi-Ttapa 2015eko uztailaren 21a

Joan den urtean Oiz izan zen gazte mailako txapeldun.

Gazte mailan lau talde ariko dira eta gaztetxoetan zortzi asteazkenetik aitzinera eta bi txapelketetako finalak Iruritan jokatuko dituzte irailaren 12an

Uztailaren 22an abiatuko dira Laxoa Elkarteak antolatutako gazte eta gaztetxoen laxoa txapelketak. Lau taldek eman dute izena gazteetan, Arraioz, Doneztebe, Irurita eta Oizek. Gaztetxoetan, berriz, zortzi talde ariko dira, Doneztebeko lau, Iruritako bi eta  Arraioz eta Oizko bana. Bi txapelketetako finalak irailaren 12an jokatuko dituzte Iruritako plazan.

Ligaxkako eta finalerdietako partidak 7 jokoetara jokatuko dituzte eta finala 9 jokoetara. Ligaxkako sailkapenaren arabera, gazte mailan finalerdiak lehenbizikoak laugarrenaren kontra eta bigarrenak hirugarrenaren kontra jokatuko dituzte. Gaztetxoen mailan, berriz, bi multzotan banatuak arituko direnez, lehen multzoko lehenak bigarren multzoko bigarrenaren kontra eta alderantziz jokatuko diruzte finalerdiak.

 

Jokalariak

Gazte mailan, honako taldeak ariko dira: Arraioz (Eki Etxandi, Josu Etxandi, Urki Etxandi eta Mikel Organbide); Doneztebe (Goio Mindegia, Aimar Jabalera, Iñigo Belarra eta Mikel Tajadura); Irurita (Pablo Dorregarai, Iker Aleman, Unai Aleman, Asier Mariezkurrena eta Unai Bikondo) eta Oiz (Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Zorion Zelaieta eta Jon Oiartzabal).

Gaztetxoen mailan, honako talde hauek ariko dira: Arraioz (Oskitz Karrikaburu, Joseba Maiora, Eneko Maiora eta Goiatz Karrikaburu); Doneztebe A (Unai San Miguel, Markel Jabalera, Aimar Sarratea eta Joseba Bengoetxea); Doneztebe B (David Mitxeo, Ander Ruiz, Erik Garcia, Markel Leatxe eta Eneko Maylin); Doneztebe C (Mikel Juanotena, Odei Mariezkurrena, Pello Sein eta Urko Oiarzabal); Doneztebe D (Jokin Arozena, Julen Pikabea, Oier Apezetxea, Asier Gelbentzu eta Ekaitz San Martin); Irurita A (Hodei Aleman, Julen Orreaga, Imanol Zoko, Jon Sagaseta, Garai Dendarieta, Mikel Bidegarai eta Egoi Iturregi); Irurita B (Beñat Mariezkurrena, Xuban Iturregi, Aritz Bikondo, Arturo Iturralde, Iban Villoria eta Joseba Bidegarai) eta Oiz (Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Oscar Ilarregi eta Aimar Ariztegi). Lehen multzoan Oiz, Irurita A, Doneztebe A eta Doneztebe C ariko dira eta bigarren multzoan, Arraioz, Irurita B, Doneztebe B eta Doneztebe D.

 

Lehen jardunaldiak uztailaren 22an

Gazteen txapelketa

Doneztebe – Arraioz (18:00)

Oitz – Irurita  (18:00)           

 

Gaztetxoen txapelketa

1. MULTZOA    

Irurita A - Doneztebe A (17:00)

Oiz  - Doneztebe C (17:00)

 

2. MULTZOA

Doneztebe B – Arraioz  (17:00)

Irurita B – Doneztebe D (18:00)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun