Xorrotx eta fin

Jai ereduak genero ikuspegitik landu dituzte gaur UEUn

Xorroxin irratia 2015eko uztailaren 16a

Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen jardunaldiekin segituz, gaurkoan Miren Guilló ikerlari eta antropologoarekin bildu gara. Jai-ereduak gizartearen isla direla eta bizi dugun gizarte patriarkalak bere neurriko festak modelatzen dituela aipatu du bertzeak bertze. Euskal Herrian dagoeneko martxan daude jai-ereduen inguruko hausnarketa egiten duten proposamen, prozesu, egitasmo eta ekimenak zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izan dugu Xorroxin irratian ere. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun