Gaur 25 urte betetzen dira 'Euskaldunon Egunkaria'-ren zero zenbakia argitaratu zenetik. Aitzinetik hainbat saio egin bazituzten ere uztailaren 15a izan zen lehen aldiz herritarrek eskuratu ahal izan zuten eguna. Egunean bertan, gerorako lezio izan ziren hainbat ezusteko gainditu behar izan zituzten baina arazorik gabe erronka gainditu eta hamarkada luzez lanean aritu ziren. Mikel Arrietak horien ingurukoez, Egunkaria auziaz eta baita euskaraz lan egiten dugun komunikabideez ere hainbat solas eskaini dizkigu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.