Erratzuko Mercedes Erregerenak irabazi du Hiri Hondakinen egutegiko zozketaren 300 euroko erosketa txartela

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 10a, 14:35

Malerrekako Zerbitzu Mankomunitatearenn egoitzan hartu du saria Erratzuko senar-emazteak Bortzirietako Mankomunitateko presidentearen eskutik

Aurretik bertze bi zozketa egin dira (urtarrilean lehena eta apirilean bigarrena) baina horietako bakar batean ere ez da agertu zenbaki sarituaren jaberik. Hirugarrenean ordea bai. Erratzuko Mercedes Erregerena da egutegi sarituaren jabea (8266 zk) eta beretzat da 300 euroko erosketa-txartela. 

Urtero Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako etxeetara banatzen diren Hiri Hondakinen egutegiek zenbaki bat izaten dute gibeleko aldean. Hartara, egutegia etxean bistan dutenek, saria jaso dezakete ordainetan. Aurtengoan, hiru hilabetetik behin 300 euroko lau erosketa-txartel baten zozketa eginen da.

Hurrengo zozketa urrian

Urte honetako laugarren eta azken zozketa urri hasieran eginen dute eta zenbaki sarituaren berri emanen da komunikabideetan. Saridunek hiru hilabeteko epea izaten dute Bortzirietako Mankomunitatera deitu eta saria eskuratzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun