Uztailaren 10ean, bikoteen eguna ospatuko da. Goizeko 11:30 aldera, hasi da eguneko lehenbiziko ekitaldia, urtero San Fermin elkarteak antolatu ohi duena: Nafarroako jotak izan dira entzungai Zahar Etxean, Voces Navarras Taldearen eskutik. Arratsaldean, 18:00etan, Plaza Zaharrean eskainiko dute emanaldia. 11:30ean, haurrentzako entzierroa izanen da Eltzeta plaza eta Plaza Zaharraren artean eta 12:00etatik aitzinera, Gorriti eta bere animaliak Bittiriako Plazan. 14:30ean txozna batzordeak eta ostalariek antolatuta, herri bazkaria eginen da. 19:30ean manifestazioa deitu dute txoznetatik, “Dispertsioarekin amaitu, euskal presoak Euskal Herrira” lelopean. 20:00 txakaindik jaitsiera eginen Zortziko doinuarekin. 21:30ean herriko taldeak zuzenean entzuteko aukera izanen da; kontzertuak izanen baitira Korrontxi, Estu&Larri eta Kalera taldeekin (txozna batzordeak eta ostalariek antolatuta). Gauean Joxe Mendizabalekin musika izanen da, Plaza Zaharrean.
Uztailaren 11n, larunbatean, 12:00etan Betizuak izanen dira plaza zaharrean, Elutxa txarangarekin. 17:00etan Irrien Lagunak taldearen eskutik “Euskararen taupadak” ikuskizuna izanen da plazan, ostalariek eta txozna batzordeak antolaturik. 19:30ean Gazte manifestazioa abiatuko da txoznetatik. 22:00etab Anaia arrebak, Patxuko Nice eta Brot taldeen kontzertuak izanen dira plaza zaharrean. 03:30ean Jai-hilak Elutxa txarangarekin.
Uztailaren 12an, igandean, 18:00etan dantzaldia antolatu dute plaza zaharrean Mariskal Dejairekin.