XXXIII. edizioa zuen irlako txirrindularitza froga zaharrenak eta Ciudatellako hirigunean ospatu zen urtero bezela. Lasterketak "9" itxura zuen El Born pasealekuak eta udaletxeko plazak osatzen zutena eta 2 kilometro pasatxo zituen ibilbide lauari 20 itzuli eman behar zizkieten txirrindulariek; 44 kilometro guztira. Gainera hego-haize afrikarraren ondorioz hezetasun handia eta 38 graduko tenperatura jasan behar izan zuten arratsaldeko lauretan.
Lasterketa hasi eta berehala hasi ziren erasoak, baina Pizzas Pons eta Ciudatella taldeek lasterketa kontrolpean eraman zuten lehen erdian, 10/15 segunduko errenta izan zuten ihesaldi saiakera guztiek gehienez. Hala ere, lasterketa erdian aldea zertxobait handitzea lortu zuten. Momentu horretan Transbidasoa-Euromaster taldeko Ion Zeberiok erasoa jo eta lasterketa burura iritsi zen. Lasterketaren buruan Ion zen tiratzen zuen bakarra eta 12. itzulia akitu aurretik bakarrik joan zen garaipenaren bila. 20-25 segundu bitarteko tarte txikia izan zuen hiruzpalau itzuliz, hala ere erritmoa altua mantendu zuen itzuliz itzuli eta Zeberiok minututik gorako abantaila eduki ahal izan zuen azken itzulietan. Vicent Huguetek lortu zuen bigarren postua eta Gabriel Domingok hirugarrena.
Hurrengo erronka Cariñenan eta Sestaon izanen dira. Cariñenan Aragoiko txapelketan parte hartuko dute Joxe Angel Mitxelena, Luziano Mitxelena eta Ion Zeberiok, Sestaon berriz Txutxin Fernandez arituko da Argalario mendatera eginen den erlojupekoan.