Bidasoko natur bidean zenbait puntu kaltetuta daudenez kontuz ibiltzeko aholkatu dute

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 10a, 08:47

Bidasoko bide berdean kaltetutako puntu aunitz daudenez arretaz ibiltzeko eskatu dute.

Endarlatsa-Lesaka bidean eta Sunbillako tunelean bereziki

Iragan neguko euriteek Bidasoko natur bideko hainbat tarte larriki kaltetu zituzten: luiziak, bide-zorua altxatuta, zuhaitzak eta lurra erorita… Tarterik kaltetuenak Endarlatsa eta Lesaka  arteko bidea eta Sunbillako zubi eskegiaren ondoan dagoen tunela dira.

Cederna Garalur Elkartea eta Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bidasoko Udalak lanean ari dira natur-bidea hobetzeko eta bien bitartean, barkamena eskatu nahi dute  bideak dituen kalte horiek erabiltzaileei sor diezazkien eragozpenengatik. Halaber, tarte horietan kontu handiz ibiltzea eskatzen dute, udako hilabete hauetan Bidasoako natura-bideaz eta eskualde osoaz gozatzen jarraitu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun