Ekainan 739 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 54 bakarrik mugagabeak.
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 429 lagun daude langabezian, maiatzean baino 36 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere maiatzan baino 31 langabetu guttiago daude, 485. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean ere maiatzean baino 20 langabetu guttiago daude, 38, eta adin tarte horretako emakumeen artean 8 langabetu guttiago daude, 31 denera.
Zerbitzuen arloak izan du langabetuen jautsierarik nabarmenena 734tik 680ra pasatuz (-54). Industrian ere maiatzean baino 16 langabetu guttiago daude, 123 denera. Eraikuntzan ere ekainean baino 11 langabetu guttiago daude, 92. Nekazaritzan ere maiatzean baino 3 langabetu guttiago daude, 24 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere 64 lagun daude langabezian, maiatzean baino 11 guttiago.