Feminismoaren inguruan euskaraz aritzeko gune espezializatua jarri dute martxan. Malen Aldalurrek, atariaren xehetasunak eman dizkigu. Albiste, kronika, erreportaje zein elkarrizketak egingo dituzte, eta astean behin kolaboratzaile baten iritzia publikatuko dute webgunean. Malen Aldalur sortzaileak interesa duen edonork parte hartzea nahiko luketela ere gaineratu du. www.klitto.com da atariaren helbidea
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.