Egin zaitez Xorroxin Irratiko laguntzaile

Xorroxin irratia 2015ko eka. 30a, 12:02

XORROXIN IRRATIA LAGUNTZA ESKE 

Zure laguntza behar du Xorroxin Irratiak.

 

            Azken urte hauetan, berexiki Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei, tartean Xorroxin irratiari, legez dagokien diru laguntza kendu zigunetik Xorroxin irratiaren egoera ekonomikoak makurrera egin du. Ondorioz, azken bi urteetan, Xorroxin irratiko langileok erregulazio espedientean, EREan gaude.

             Xorroxin irratiak, gehienbat erakunde desberdinek, tartean eskualdeko udal eta mankomunitateek ematen duten dirulaguntzei esker eta publizitateari esker burutzen du bere jarduna. Urte auntizetan gure bazkide izan direnek eta direnek ere laguntza ematen digute. Aprobetxatuko dugu bertze behin ere laguntza ematen diguten guziei gure eskerrik beroenak emateko. Dena den, laguntzaile aunitz izan arren, laguntza guzi hori ez da nahikoa eguneroko lana bermatzeko, eta azken bi urteetan murrizketak egin behar izan ditugu. Batetik programazioan, ordu gutixeago emititzen baitugu, eta bertzetik langileon egoeran, erran bezala, enplegu erregulazioan baikaude, EREan.

             Egoera ekonomiko exkaxaren ondorioz, bertzelako diru iturri batzun bila ibili gara, ez gara geldirik egon, saiatu gara eta horren adibide, errate baterako behikaka.com zozketa. 6 urtez egin dugu eta funtzionatu du, jende aunitzek lagundu duzue. Dena den, hori ere ez da nahikoa xorroxin irratiak duintasunez aitzinet segitzeko, hortaz, aurten, etorkizunean egonkortasun ekonomikoan oinarrituz proiektu komunikatiboa garatu ahal izateko helburuarekin, behikaka.com alde batera utzi eta laguntzaile kanpaina burutzeko erabakia hartu dugu.

             Zuengandik astean euro bat baino guttiago behar dugu. Urtean 50 euro. Hori da eskatzen duguna. Xorroxin irratiaren laguntzaile egin zaitezten. Azken 34 urte hoketan bezala, orain arte bezala, etorkizunean ere, egunero xorroxin irratiaren uhinak zuen etxeetan sar daitezen. Hitza eskualduna duen, bihotza bertakoa duen irrati xume honek bizirik segi dezan.

          Inori ez zaigu eskean ibiltzea gustatzen. Baino beharra dagoenean, beharrak agintzen du.

 

Laguntzeko prest bazaude, jar zaitez gurekin harremanetan xorroxin@gmail.com e-postara idatziz edo 948 581 226  telefonora deituz.

 Lagundu ere mezu hau zure inguruan zabaltzen.

 

Aldez aitzinetik, Milesker. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun