Berako Fernando Etxegarai, Etxalarko Andoni Lasaga eta Iñigo Lasaga anaiak, Elizondoko Mikel Iantzi eta Anizko Unai Iantzi izanen dira eskualdeko ordezkariak eta horiekin batera, Berriozarko Eder Goldarazena, Iker Mariezkurrena eta Iñaki Ekisoain ariko dira.
Ohi bezala, 50 koxkor bildu beharko dituzte, 1,25 metrotara jarriak bi lerrotan. Lehenbiziko bortz sailkatuek uztailaren 26ko Elizondoko finalerako txartela lortu dute.