Nafarroako Gobernuak 1,9 milioi euroko laguntza eman die 126 toki-erakunderi basoak hobetzeko

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 25a, 09:14

Eskualdeko hainbat udalerri eta Bidasoa-Berroarango batzordeak 368.587 euro jasoko dituzte

 

Nafarroako Gobernuak 1.896.481 euro eman dizkie 126 toki-erakunderi. Diru-laguntza horien bidez, Nafarroako zuhaitzen baso-azalera zabaltzea, batik bat birsortzeko gaitasuna dutenak; baso-lurrak babesterako orduan toki-erakundeekin duten lankidetza sustatzea; eta mendiko produktuen lehen eraldaketarako jarduerak suspertzea lortu nahi da.

 

Eskualdeko hainbat udalerrik eta Bidasoa-Berroarango Administrazio Batzordeak denera 368.587 euroko laguntza jasoko dute. Leitza-Urumealdean Aresok 22.106 euro, Leitzak 7.346 euro, Goizuetak 94.509 euro; Malerrekan Eratsunek 4.860 euro, Beintza-Labaienek 32.888 euro, Zubietak 12.860 euro, Iturenek 7.011 euro, Oizek 5.578 euro, Urrozek 6.372 euro; Bortzirietan Etxalarrek 28.976 euro, Igantzik 9.258 euro, Arantzak 12.421 euro, Berak 32.179 euro; Baztango Udalak 66.040 euro eta Bidasoa-Berroaran batzordeak 26.183 euro.

Zehazki, diruz lagundu daitezkeen jardueren artean sartzen dira: mendiaren kudeaketa iraunkorra, basotzea, erraterako (itxiturak jartzea eta basotzearen banako bertze babes-sistema batzuk jartzea, eta mantentze-lan zehatzak landatu ondorengo lehen bortz urteetan); oihaneko lanak (argitzeak mendi naturaletan, basotzeei lotu gabeko itxiturak, osaketako inausketak eta mozketak), eta baso-bide eta azpiegitura txikiak eraiki eta hobetzea (sestrak, arekak, drainatzea edo harri-lubetak). Basoko ekosistemetako biodibertsitatea sustatzeko jarduerak ere diruz laguntzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun