Gizonezkoek, 18 kiloko ingudearekin ahalik eta jasoaldi gehien egin beharko dituzte minutu eta erdian. Josetxo Urrutia leitzarraren partehartzea zalantzan da. Gainerakoan, hiru bizkaitar izanen dira lehian: Iñigo Aurrekoetxea, Aitor de la Concepcion eta Unai Ardeo.
Emakumezkoek, 10 kiloko ingudearekin ahalik eta jasoaldi gehien egin beharko dituzte minutu eta erdian. Hemen, Iturengo Maika eta Mertxe Ariztegi Mariezkurrena ahizpak izanen dira Nafarroako ordezkariak. Beraiekin batera, Arabako Naiara Ferran eta Bizkaiako Karmele Gisasola eta Haizea Ziarrusta ariko dira segurutik eta Janire Miraren parte hartzea zalantzan da.
Joan den urtean egin zen lehen aldiz emakumezkoen Euskadiko ingude-jasotze txapelketa eta Maika Ariztegi txapeldun suertatu zen eta Mertxe bere ahizpa hirugarren. 91 altxaldi egin zituen iaz Maikak. Astebete lehenago Nafarroako errekorra ezarri zuen, 93 altxaldirekin, baina Nafarroan kilo bat guttiago zuen ingudeak (9 kilo).