Euskara eta Ameriketeko jatorrizko hainbat hizkuntzen egoera ardatz hartuz, komunitate bakoitzaren errealitatea, batzuek bertzeenganako duten begirada eta hizkuntza garapenaz ikas daitekeena biltzen du ikus-entzunezko produkzio-lan honek.
Ameriketako kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukate hizkuntza-komunitateren egoera biltzen du dokumentalak; hamalau pertsonen erranak hartuz komunitateon ordezkari gisa. Ameriketako jatorrizko hizkuntzen egoera, bertze hizkuntza guttituetako kideek euskaldunekiko duten ikuspegia eta beren hizkuntzen berreskurapen prozesuan euskal esperientziak laguntzerik duen planteatuko da.
Dokumentalaren ondotik, Andoni Barreña eta Ander Bolivarren eskutik, solasaldia izanen da.
Otsailaren 24an estreinatu zen Garabide elkarteak egindako dokumentala. Euskal Herriko hamalau herritan aurkeztu eta gero, Nafarroa Oinez eta honen baitako Txikiak Handi proiektuak antolatuta, Nafarroan eskainiko da.