Erremonteko promozio txapelketako finalerdietako protagonistak erabakiak

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 15a

Aritz Zubiri goizuetarra ariko da finalaurrekoetan, ez ordea Ezkurra II doneztebarra

Erremonteko Promozio txapelketako finalerdiak erabakiak gelditu dira. Eskualdeko bi ordezkari ari ziren txapelketa honetan eta horietatik bat, Josetxo Ezkurra, finalerdietatik kanpo gelditu da. Aritz Zubiri goizuetarra, ordea, finalaurrekoan izanen da.

Segurola eta Larrañaga izan dira A multzoko buruak era Matxin VI eta Labakaren kontra ariko dira finalerdietako batean. A multzoan, dagoeneko sailkapena lortua zuten bi bikoteak aritu ziren aurrez aurre, multzo burua nor izan jokoan. Segurola eta Larrañagak 35-18 irabazi zieten Ansa II eta Zubiriri, beraz, hauek izan dira bigarrenak eta Otaego eta Martirenaren kontra ariko dira finalerdikoan.

Ansa II eta Zubiri 0-11 irabazten hasi ziren, baina hortxe gelditu ziren. Gorriek 35-7ko partziala egin zuten, erraztasunez nagusitzeko.

 

Zeberio II Ezkurrari nagusitu zaio

Larunbateko partida nagusian, Zeberio II eta Endikak 33-40 irabazi zieten Koteto Ezkurrari eta Patxi Olazarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun