Asteburuko emaitzak
FUTBOLA
Baztan 4 (Antton Astizek 2, Elur Meoki eta bere atean) – Alesves 1
Doneztebe 3 (Jon Belarra eta Eloi Garciak 2) – San Adrian 2
Doneztebekoek bezala, Nafarroako lehen mailan jokatuko dute heldu den urtean
Eskualdeko taldeen futbol denboraldia bukatu da, azken partidak jokatu baitituzte Baztan eta Doneztebeko jubenilek asteburuan. Baztanek, gainera, hil ala biziko partida zuen igandean Giltxaurdin. Irabazita, igoera lortuko zuen. Berdinduta edo galduta, ez. Baina ez zuten hutsik egin eta 4-1 irabazita, mailaz igotzea lortu dute- Doneztebek, aitzineko asteburuan eginak zituen lanak eta lortua zuen igoera. Azken partidan, zaleen txaloak, arerioen “pasilloa” eta txapeldunen kopa jaso zituzten. Halere, azken partida ere irabazi egin zuten. Ikusi argazkiak
Asteburuko emaitzak
FUTBOLA
Baztan 4 (Antton Astizek 2, Elur Meoki eta bere atean) – Alesves 1
Doneztebe 3 (Jon Belarra eta Eloi Garciak 2) – San Adrian 2
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.