Elikagaien erabiltzaile ikastaroak eskainiko dituzte ekainaren 17an Alkaiagan eta Donezteben

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 15a

Elikagaien erabiltzaile ikastaroak eskainiko ditu ekainaren 17an Alkaiagan eta Donezteben Anderiz Seguridad Amimentaria prestakuntza eta Aholkularitza enpresak. Launa orduko ikastaroak izanen dira eta 30 euroko matrikula ordaindu behar da.

Alkaiagan, Cedernak duen bulegoan eskainiko du asteazkenean 08:30etik 12:30era eta Donezteben Alhondigako erakusketa aretoan 16:00etatik 20:00etara. Argibide gehiagorako edo izen emateko 948 122523 edo 669 424949 telefonoetara deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun