Zeraingo proiektuaz ariko da Jakoba Errekondo ekainaren 13an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 12a

Baratzeko kontuak alde batera utzi eta Zeraingo proiektuaz ariko da Jakoba Errekondo larunbat goizean Goizuetan.

Larunbat goizeko 11:30ean Udaletxeko Ganbaran da hitzordua 

Zeraingo Proiektuaren inguruan solasaldia eskainiko du Jakoba Errekondok ekainaren 13an, larunbat goizeko 11:30ean Goizuetako Udaletxeko Ganbaran. Zerain nekazaritzari lotuta bizi izan den herria da. Gaur egun, biztanleriari eusteko buru-belarri lanean ari da herri osoa. 

 

Biziraupeneko ekimen hau auzolanean oinarritzen da. Eta Zerainen proiektua aurrera eramateko egin duten guzti horri buruz solastuko du Errekondok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun