FUTBOLA
Baztan – Alesves, igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Doneztebe – San Adrian, larunbatean 12:00etan Donezteben.
Doneztebekoek lortua dute gaurgero eta larunbat eguerdian ospatuko dute zaleekin
Eskualdeko taldeen futbol denboraldia bukatzeko azken partidak jokatuko dituzte Baztan eta Doneztebeko jubenilek asteburuan. Baztanek, igande arratsaldean Giltxaurdin irabaztea aski izanen du mailaz igotzeko. Alesves izanen du arerio, berekin puntutan berdindua dagoena. Beraz, Villafrancako taldeak irabazten badu beraiek igoko dira. Eta berdinketarekin? Suerta daiteke Alesves igotzea (Villafrancan 3-2 irabazi zieten baztandarrei), baina baita hirugarren postuan puntu bakarrera dagoen Beti Onak taldea igotzea, irabaztea lortzen badu. Donezteben multzoan ez da matematikaren beharrik. Joan den astean lortu zuten lehen postua eta igoera doneztebarrek, denboraldi bikain baten ondotik.
FUTBOLA
Baztan – Alesves, igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Doneztebe – San Adrian, larunbatean 12:00etan Donezteben.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.