Uharteren kontrako jardunaldia joan den asteartean, ekainaren 2an hasi zen eta gazte mailan, Ander Errandoneak eta atzelari jokatu behar izan zuen Andoni Lazkanotegik 22-9 galdu zuten Laso eta Martijaren komtra.
Gainerako hiru partidak ekainaren 5ean, ortziralean jokatu zituzten. Alebin mailan, Uharteko Armendariz eta Belokik 18 eta 4 irabazi zieten Berako Unax Villamea eta Unai Lluciari.
Infantil mailan, Mikel Eltzaurdia eta Asier Telletxeak 4 eta 18 irabazi zieten Uharteko Esain eta Jamar-i.
Senior mailan, azkenik, Uharteko Yoldi eta Sarasak 22 eta 4 irabazi zieten Oihan Canabal eta Mattin Garbisuri.
Finalerdiak
Lehenbiziko fasea bukatuta, lau lehenbizikoek lortu dute finalerdietarako txartela. Lehenbizikoa Uharte izan da, bigarren Lizarra, hirugarren Iruña eta laugarren Doneztebe. Bera bosgarren izan da eta Burlata seigarren. Finalerdiak joan eta itzuliko partidekin jokatuko dituzte. Doneztebe Uharteren kontra ariko da eta Lizarra Iruñaren kontra.