Errekuperazio jardunaldiaren faltan oraindik ez dira laxoa txapelketako final laurdenak erabaki

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 9a, 07:37

Lehen multzoko burua erabakitzeko dago eta bigarrenean gauzak aunitz alda daitezke

Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamaseigarren edizioko hamargarren jardunaldia jokatu dute asteburuan, lehen faseko azkena. Heldu den asteburuan, jokatu gabe gelditu diren sei partidak jokatuko dituzte, errekuperazio jardunaldian. Oraindik final laurdenetan zein ariko diren ez dago guztiz erabakia. Lehen multzoko buru zein izanen den jakiteko dago eta bigarren multzoan, berriz, oraindik aukera aunitz daude.

Hamargarren jardunaldiko emaitzak

 

1. MULTZOA:

Doneztebe Apezteguia – Arraioz C Lur Sagardia: 5 – 9

Doneztebe Apezteguia (J.Apezteguia-R.Etxebeste-I.Santesteban-A.Baleztena)

Arraioz C Lur Sagardia (X.Bengoetxea-D.Saldias-M.Maritorena-S.Navarro)

Markagailua: 0-5, 2-5, 2-6, 4-6, 4-7, 5-7, 5-9.

Doneztebarrek oso hasiera txarra eman zioten partidari eta gero ezin izan zioten buelta eman. Arraioz C taldeak oraindik baditu aukerak multzoko lehenbizikoa sailkatzeko.

 

Doneztebe Suma - Irurita Miguelene: 9 – 6

Doneztebe Suma (J.Juanena-U.Sapuppo-X.Ibarrola-J.Grazenea)

Irurita Miguelene (X.Barberena-G.Urtasun-E.Prim-J.Ramos)

Markagailua: 1-1, 2-2, 3-3, 5-3, 5-4, 6-4, 6-6, 9-6.

Doneztebarrek txapelketako partidarik hoberena jokatu zuten. Hala ere, txapelketatik kanpo gelditu dira.

       

2. MULTZOA:

Doneztebe Gubaigu - Doneztebe Avia: 5 – 9

Doneztebe Gubaigu (E.Zabala-A.San Martín-D.Garcia-E.Garcia)

Doneztebe Avia (J.Almandoz-A.Mutuberria-J.Telletxea-J.Apezetxea)

Markagailua: 1-0, 1-4, 3-4, 3-5, 3-8, 5-8, 5-9.

Lesionatuta egon ondoren, Mutuberria berriz ere plazara itzuli zen oso maila ona erakutsiz. Sailkapenari begiratuta, partidari emozioa falta izan zitzaion.

 

Arraioz A Lur Sagardia - Irurita Biek: 9 – 2

Arraioz A Lur Sagardia (I.Mihura-J.Gamio-K.Laurnagaray-A.Zubigaray)

Irurita Biek (J.Urtasun-G.Etxenike-I.Etxandi-J.M.Salaburu)

Markagailua: 4-0, 4-1, 8-1, 8-2, 9-2.

Orain bai, arraioztarrek beren mailarik hoberena erakutsi zuten. Iruritarrek, berriz, aspaldian ez zuten partidarik hain kaxkarra jokatu.

 

Doneztebe The Moment  - Arraioz B Lur Sagardia:9 - 4

Doneztebe The Moment  (P.Vertiz-K.Legarra-J.Vertiz-J.Arraztoa)

Arraioz B Lur Sagardia (M.Mindegia-X.Mihura-A.Alunda-X.Maritorena)

Irurita Biek (J.Urtasun-G.Etxenike-I.Etxandi-J.M.Salaburu)

Markagailua: 1-0, 1-3, 7-3, 7-4, 9-4.

Multzoko 2. postua jokoan zegoen. Txapeldunek ez ziren sobera ongi hasi, baino gero bai, azken bi urtetako maila bikaina erakutsi zuten. Hala ere, partidak bi ordu pasa iraun zuen; joko batzuk oso luzeak eta borrokatuak izan ziren.

 

Errekuperazio jardunaldia heldu den asteburuan

1.MULTZOA:

Arraioz C Lur Sagardia – Oitz Kokoetxea

Irurita Miguelene – Oitz Kokoetxea

       

2. MULTZOA:       

Doneztebe The Moment – Irurita Biek

Doneztebe Avia - Irurita Biek

Arraioz B Lur Sagardia - Arraioz A Lur Sagardia

Doneztebe Avia - Arraioz A Lur Sagardia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun