Baztango jubenilek heldu den asteburuan irabazi beharko dute igoera lortzeko
Eskualdeko kirol talde gehienentzat bukatu da denboraldia, baina oraindik ari direnek garaipen garrantzitsuak eta handiak lortu dituzte asteburu honetan. Berako Gure Txokoako futboleko infantilek kopa irabazi zuten larunbatean Irunen, Errenteriako Beti Onari 3-0 irabazita. Nafarroako ligan, jubenilen bigarren mailatik lehen mailara igaitea lortu du Doneztebek Zintronikon 0-5 irabazita, oraindik partida bat falta dutela. Baztango jubenilek heldu den astean lor dezakete igoera.
Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean
CA Cirbonero 0 – Doneztebe 5 (Eloy Garciak 2, Javier Ostiz, Jon Belarra eta Aritz Narbarte)
Beti Onak 0 – Baztan 0
Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopa finala
Gure Txokoa 3 (Antton Petrirena, Iñaki Prieto eta Xiker Lizardi) – Beti Ona 0
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.