Larunbatean 11:00etan Errenteriako Beti Onaren kontra ariko dira Irunen
Eskualdeko kirol talde gehienentzat bukatu da denboraldia, baina Berako Gure Txokoako futboleko infantilek partida garrantzitsua izanen dute, kopako finala jokatuko baitute igandean 17:30ean Berako Matzadan, Donostiako Ekintza taldearen kontra. Nafarroako ligan, jubenilen bigarren mailatik lehen mailara igaiteko partida garrantzitsuak izanen dituzte Doneztebek nahiz Baztanek.
Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean
CA Cirbonero – Doneztebe, ortziralean 20:30ean Zintronikon.
Beti Onak – Baztan, larunbatean 18:00etan Atarrabian.
Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopa finala
Gure Txokoa – Beti Ona, larunbatean 11:00etan Irungo San Jose Obrero zelaian.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.