Uztailaren 31 eta abuztuaren 1-2ko asteburuan etorriko dira
Baztan-Bidasoako Saharar herriaren aldeko elkartasun taldeak, SAHARAZTANek, Asteburua pakean 2015 ekimena abian jarri zuen duela gutxi Udaleku Bakelekua Araba 2015 proiektuaren arduradunekin batera.Tindufeko Errefuxiatu kanpamenduetatik 21 haurrek udako bi hilabeteak Arabako Kuartango herrian dagoen aterpetxe batean pasako dituzte eta opor hauen baitan, irteera egin nahi dute uztailaren 31 eta abuztuaren 1 eta 2an Baztan-Bidasoaldera. Hori egin ahal izateko familiak biltzeko deialdia egin zuen Saharaztanek eta erantzuna berehalakoa izan da, asteburu bakarrean lortu baitira behar ziren familia guztiak.
2015 eka 09 Mendialdea
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.