Helduentzako dantza ikastaroa antolatu du aurten ere Berako Gure Txokoak

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 29a, 07:45

Dantza tradizionalak eta bestetako plaza dantzak ikasiko dituzte.

Ekainaren 1etik aitzinera, astelehen eta asteazkenetan

Urtero bezala, Berako GureTxokoaDantza taldeak, helduei zuzenduriko dantza ikastaroa antolatuko du. Ekainaren 1etik aitzinera,  astelehenetan eta asteazkenean 20.00etatik 21.00etara izanen da  Iamotenean.

 

18 urtetik goitiko guztientzat irekia dago ikastaroa, plazan dantzatzea gustuko duten guztientzat. Alde batetik dantza tradizionalak ikasiko dituzte (Fandango aeta Arin-Arin desberdinak, agurra, Muxikoak, Zortzikoa…) eta bertze aldetik herriko bestetako plaza dantzak (Patxi Perezen hainbat, Scotish, polkak…).

Beraz, ekainaren 1ean, astelehenean 20:00etan izanen dute lehen hitzordua Iamotenean. Doako ikastaroa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun