Bidasoko Maisuen margolan erakusketan bixita gidatua eskainiko dute maiatzaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 28a

Bidasoko Maisuak erakusketan bixita gidatua eskainiko dute larunbatean.

Ekainaren 14ra arte ikusgari dago Iruñeko Rodezno Kondearen Plazako erakustokian

Bidasoako Maisuak, inspirazioa eta dedikazioa izenburupean, margo erakusketa zabalik dago apirilaren 30etik ekainaren 14ra Iruñeko Rodezno Kondearen Plazako erakustokian. Tarteka bisita gidatuak ere egiten dituzte eta hurrengoa maiatzaren 30ean, larunbat arratsaldeko 7etan izanen da. Ignacio Larra, Tomas Sobrino, Javier Sagarzazu, Juan Carlos Olaetxea, Mari Jose Marin (Ana Mariren ahizpa) eta Juan Carlos Pikabea izanen dira gidariak.

 

Darío de Regoyos, José Salis, Ricardo Baroja, Vicente Berrueta, Javier Ciga, Francisco Echenique, Daniel Vázquez, Bernardino Bienabe, Gaspar Montes Iturrioz, Juan Larramendi, Menchu Gal, Elias Garralda, Enrique Albizu, Jose Maria Rezola, Jose Gracenea, Jose Maria Apezetxea, Ana Mari Marin, José Mensuro “Mensu”, Amaia Hernandorena, Jesus Montes, Javier Sagarzazu,  Juan Carlos Olaetxea, Antonio Moreno, Tomás Sobrino,  Xabier Soubelet, Ignacio Larra, Kepa Arizmendi eta Juan Carlos Pikabea beraren margoak jarriko dituzte ikusgai, Bidasoaldean jaio edo Bidasoaldean margotu zuten 28 artisten lanak.

Maiatzaren 1etik aitzinera, asteartetik ortziralera 18:30etik 21:00etara, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara eta igande eta besta egunetan 12:00etatik 14:00etara irekitzen dituzte erakusketa aretoaren ateak.

Aipatzekoa da erakusketa hau Irunen ere jarriko dutela, Amaia KZ erakustokian uztailaren 17tik abuztuaren 30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun