Mahai hau, zonaldeak Nafarroako Gobernuarekin izan beharreko interlokuzio eta harremanetarako tresna izanen da. Modu berean, “mahai honek, zonaldearen garapen ekonomiko, sozial eta kulturalari begirako gogoeta bat abiatuko du, beti ere modu parte-hartzaile batean, herritarren eta eragile ezberdinen eskutik”, jakinarazi zuten.
Doneztebeko agerraldian, Josu Irazoki (Berako alkategaia), Maider Arrieta (Lesaka), Joseba Otondo (Baztan), Xanti Uterga (Doneztebe) eta Xabier Bizente (Etxalar) izan ziren, baita zerrenda bakarra izatean, segurutik alkate izanen diren Juan Miguel Almandoz (Arantza), Amets Inda (Sunbila) eta Mari Jose Bereau (Ituren).
Ingurugiroarekin konpromezu handia dutela ere jakinarazi zuten EHBilduko hautetsiek: “Gure helburua, ahalik eta laisterren %60ko birziklapen tasara heltzea da. Helburu hori lortzeko, Prozesu parte-hartzaile bat irekiko dugu, herritarrek erabakiko dute zein bilketa-sistema den egokiena tasa hori lortzeko”.
Eskualdeko zenbait herritan egin duten bezala, “aubirautza energetikoa lortze bidean”, “Biomasa Planaren aldeko apustua ere eginen dute.