Laxoa txapelketako zazpigarren jardunaldiko bi partida bakarrik jokatu dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 19a

Julen San Miguel erremontelari ohia eskularru motzarekin ikusteko aukera izan zen

Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamaseigarren edizioko zazpigarren jardunaldiko bi partida bakarrik jokatu ahal izan dituzte asteburuan, biak Doneztebeko plazan. Euriaren ondorioz ez zen jokatu Arraiozkoa eta Iruritako plaza ere, bestetako karparekin okupatua zegoenez, ezin izan zuten erabili. Bitxikeri moduan, Julen San Miguel erremontelari ohia, eskularru motzarekin, koarto bezala aritu zen Doneztebe The Moment taldearekin.

Zazpigarren jardunaldiko emaitzak

1. MULTZOA:

Doneztebe Apezteguia - Doneztebe Suma: 9 – 4

Doneztebe Apezteguia (J.Apeztegia-R.Etxebeste-A.Baleztena-I.Santesteban)

Doneztebe Suma(J.Juanena-U.Sapuppo-X.Ibarrola-J.Grazenea)

Markagailua: 0-3, 7-3, 7-4, 9-4.

Partida garrantzitsua multzoko sailkapena argitzeko. Juanena ongi eta indartsu hasi zen, baina Apeztegia ezkerrak bere sake eta efektuekin erabaki zuen partida. 6 joko eta 3 arte, partida arras borrokatua suertatu zen, baina azken txanpan galtzaileek desanimoa eta ezintasuna erakutsi zuten.

 

2. MULTZOA:

Doneztebe The Moment - Arraioz A Lur Sagardia: 9 – 5

Doneztebe The Moment  (P.Bertiz-K.Legarra-J.Bertiz-J.San Miguel)

Arraioz A Lur Sagardia (I.Mihura-J.Gamio-K.Laurnagarai-A.Zubigarai)

Markagailua: 0-2, 2-2, 3-3, 4-4, 8-4, 8-5, 9-5.

Aurten Arraioz A taldea azken urtetan eman duen maila ez da erakusten ari eta final laurdenetan egoteko ia ia aukera guztiak galdu ditu. Hala ere, partidako lehenbiziko zatian ongi aritu zen txapeldunen kontra. Partidako anekdota, Julen San Miguel erremontista ohia Doneztebeko taldean, “koarto” bezala eskularru motzarekin aritu zen.

 

Zortzigarren jardunaldia datorren datorren asteburuan

1 multzoa

Oitz Kokoetxea - Doneztebe Suma, larunbatean 17:00etan.

Irurita Miguelene - Arraioz C Lur Sagardia, larunbatean 17:00etan.

Atsedena: Doneztebe Apezteguia

 

2 multzoa

Doneztebe Avia - Irurita Biek, larunbatean 17:00etan.        

Doneztebe Gubaigu – Arraioz B Lur Sagardia, igandean 11:30ean.

Arraioz A Lur Sagardia - Doneztebe The Moment, larunbatean 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun