Hauteskundeak 2015

EH Bilduren botoak banatzeko trabak salatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 19a, 07:21

Batzorde zentralak paratutako traben ondorioz, Correosek ez ditu EH Bilduren bozkak banatuko Nafarroan

Baztango EH Bilduk, EH Bilduren zerrendak onartzeko hauteskunde batzorde zentralak paratutako trabak salatu nahi ditu. Traba horien ondorioz Correosek ez ditu EH Bilduren bozkak Nafarroan eta, hortaz, Baztanen, banatzen ahalko. Horregatik, gaurtik hasita eta, hondar momentuan, auzolanean  bozkak etxez etxe banatuko ditu EHBilduk. 

Norbaiti bozkarik ailegatzen ez bazaio jakin dezala bozketa egunean, botoa emateko tokietan EH Bilduren sobreak ere egonen direla. Eta, bertzenaz, aitzinetik nahi izanez gero 626 615 105 telefonorat deitu dezake.

Bertze behin EH Bilduk jasandako bazterketa hau salatu nahi du, «Nafarroarat aldaketa tenorea ailegatu den honetan, iduri du betikoek betiko azpijokoetan beraien txiringito forala mantendu nahi dutela».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun