Hauteskundeak 2015

Hauteskundeetako emaitzak igande gauean zuzenean erran.eus-en

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 19a, 14:22
Eskualdean hauteskundeek emandakoaren jarraipena eginen du erran.eus-ek igande gauean.

Erran.eus-ek Gaindegiarekin elkarlanean, udal eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen emaitzak zuzenean eskainiko ditu, igande gauean berean. Udal zein Parlamenturako hauteskundeetako emaitzak herriz-herri kontsultatzeko aukera izanen da. Horrez gain, eskualdearen mapa ikusteko aukera ere izanen da, emaitzetan oinarrituta. Eta Xorroxin irratiak ere 20:00etatik aitzinera hauteskundeetako saio berezia eskainiko du.

Maiatzaren 24ko udal eta Nafarroako Parlamentuko hauteskundeei begira erran.eus-ek gune berezia paratua du martxan, irakurleei ahalik eta informazio osatuena eskaintzeko. Hor ageri dira azken asteetan egindako ekarpenak: herriz-herriko hautagaiak, zerrendak, albisteak, elkarrizketak, alderdien ekitaldiak... Eta igande gauean, berriz, udal zein Parlamenturako hauteskundeen emaitzak zuzenean eskainiko ditu erran.eus-ek, datuak bildu ahala. Herriz-herri emaitzak bistaratzeko aukera izanen da eta emaitzak ez ezik, eskualdearen mapa ikusteko aukera ere izanen da, emaitzetan oinarrituta. Eta Xorroxin irratiak ere 20:00etatik aitzinera hauteskundeetako saio berezia eskainiko du, jendearen iritziak, unean-uneko datuak... uhinen bidez zabalduz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun