Hauteskundeak 2015

Hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusiak ondoko egunetan eginen ditu EH Bilduk eskualdean

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 15a, 09:48

Ortziral ilunabarrean Maiorga Ramirez EH Bilduren Nafarroako Parlamenturako hautagaia Donezteben izanen da, igandean Adolfo Araiz lehendakarigaia Elizondora etorriko da eta astelehenean Lesakara. Ekitaldi horiez gain, larunbatean bizikleta martxa eginen dute Baztanen eta maiatzaren 22an herri afaria Donezteben.

Hauteskunde kanpainaren erdian, alderdiak han eta hemen ekitaldiak antolatzen ari dira. Ondoko egunetan, adibidez, EH Bilduk kanpainako ekitaldi nagusiak eskualdean eginen ditu.

DONEZTEBE

Ortziralean, maiatzak 15, mitina antolatu du EH Bilduk. Maiorga Ramirez EH Bilduren Nafarroako Parlamenturako hautagaia Doneztebera etorriko da eta herriko hautagaiekin batera hitz eginen du. 20:30ean hasiko da ekitaldia Bear-Zana plazan. Dantzarien eta musikarien saioak eta txalaparta doinuek osatuko dute egitaraua.

Maiatzaren 22an, berriz, herri afaria antolatu dute.

BAZTAN

Igandean, maiatzak 17, EH Bilduk Baztanen eginen du ekitaldi nagusia eta Elizondon izanen da Adolfo Araiz Nafarroako Parlamenturako lehendakarigaia. 19:00etan hasiko da ekitaldia Foru Plazan.

Hori baino lehen, larunbatean, maiatzak 16, bizikleta martxa antolatu du Baztango EH Bilduk. 17:00etan Amaiurtik abiatuko dira eta ondotik triki poteoa eginen dute.

BORTZIRIAK

Astelehenean, maiatzak 18, Bortzirietako EH Bilduren ekitaldi nagusia Lesakan eginen da. Adolfo Araiz lehendakarigaiak eta Bortzirietako EH Bilduren hautagaiek parte hartuko dute Plaza Zaharrean eginen den ekitaldian. 19:00etan hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun