Erronka berriei aurre egiteko prest azaldu da Cederna-Garalur urteko batzarrean

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 15a, 07:40

Aurten abian jarriko den Berdintasun Plan bat ere onartu du

Cederna-Garalurrek, Nafarroako mendialdearen garapenerako elkarteak, maiatzaren 7an burutu zuen bere urteroko asanblada orokorra Irurtzungo Kultur Etxean. Erakundearen presidenteak, Jose Mari Aierdik, 2014ko kontuak eta 2015erako aurrekontua aurkeztu zituen. Zorren amortizazioa bilatzen du elkarteak, eraginkortasuna hobetze aldera. Aurrekontuei dagozkien bi txostenak aho batez onartu ziren.

Ondoren 2014ko memoria eta 2015erako lan plana aurkeztu ziren. Transizio garai moduan definitu zituen urteok Ibon Mimentzak, elkarteko gerente berriak. 2015a Nekazaritza Garapenerako Programa berrirako aldaketak markatzen du. Aurtengo lana, hortaz, 2007-2013 epeko proiektuen itxiera eta Programa berriaren abian jartzeak markatzen dute. Cederna-Garalurrek lurraldera gerturatzeko prozesuan sakontzeko asmoa du, azken urteotan izandako berregituratze prozesuaren ondorioz suertatutako tamaina berriari egokituz. Jarraian elkartearen estatutu berriak onartu ziren, eta baita ere Cederna Garalur Garapen Patzuergo moduan egituratzeko asmoa; honek eskualde mailan izan daitezkeen turismo arloko kudeaketa eta promoziorako iniziatiba berriak lagundu eta babesteko parada emango dio Cederna-Garalurri, azken urteotan hainbat Turismo Patzuergoen desagerpenak ekarri duen egoerari aurre egiteko

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun