Kopako kanporaketak jokatuko dituzte Baztan eta Gure Txokoako futbol taldeek

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 15a

3 eta 2ko kontrako emaitzari buelta eman beharko dio Baztanek Giltxaurdin, aitzinera segitzekotan.

Gainerako talde gehienak ligako azken txanpan sartuak dira

Eskualdeko kirol taldeak denboraldiko azken txanpan sartuak dira. Futbolean, ligako azken partidetan daude Doneztebe eta Aurrera, oraindik mailaz igotzeko aukerekin. Beti Gaztek ez du arazorik izan mailan mantentzeko. Baztan eta Gure Txokoa, berriz, kopan ari dira. Baztandarrek 3-2 galdu zuten Azkoienen eta emaitza horri buelta eman beharko diote larunbatean Giltxaurdin final laurdenetan sartzeko. Gure Txokoa finalerdien bila ariko da, partida bakarrean Pasaian.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Zarautz - Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Zarauzko Asti zelaian.

 

Nafarroako Preferente mailako Federazio Kopako final zortzirenetako itzulia

Baztan  - Azkoien, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopako final laurdenak

Gazte Azkuene - Gure Txokoa, larunbatean 18:30ean Pasaiako Trintxerren.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Salesianos – Aurrera, larunbatean 15:30ean Orkoienen.

Doneztebe – UCD Burlades, igandean 17:30ean Donezteben.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Hondarribia, larunbatean 15:30ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan igoera fasea

CD San Adrian – Doneztebe, larunbatean 18:00etan San Adrianen.

CD Alesves – Baztan, larunbatean 18:00etan Villafrancan.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan, igoera fasean

Touring B - Beti Gazte, igandean 12:30ean Errenteriako Don Bosco zelaian.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan, kopako final laurdenak

Urola - Gure Txokoa, igandean 15:30ean Zumarragako Argixao zelaian.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Oiartzun, larunbatean 17:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

JD San Jorge – Doneztebe, larunbatean 17:30ean San Jorgen.

Baztan – CD Lezkairu B, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan – CD Ardoi A, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Neskak, futbol-8 Nafarroako ligan txapeldunen fasea

Beti  Gazte – CD Amigó, larunbatean 11:45ean Lesakako Mastegin.

 

Futbol-8, alebinak

Beti Gazte A – Iruñea A, larunbatean 11:45ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa A – UD Mutilvera B, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.

CD Liceo Monjardin B – Doneztebe A, larunbatean 10:45ean Lezkairun.

Baztan A – San Fermin Ikastola A, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe C – UCD Burlades C, larunbatean 11:00etan Donezteben.

Paz Ziganda A – Baztan B, larunbatean 10:45ean Atarrabian.

Doneztebe B – CAD Irabia C, igandean 11:00etan Donezteben.

Gure Txokoa B – UCD Burlades E, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.

Baztan C – Beti Gazte B, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CD Internacional – Baztan D, larunbatean 12:45ean El Iratin.

 

Futbol-8 benjaminak

Doneztebe B – Gure Txokoa B, larunbatean 09:30ean Donezteben.

Baztan B – Baztan A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte A – Doneztebe A, larunbatean 09:30ean Lesakako Mastegin.

Baztan D – Baztan C, larunbatean 15;:45ean, Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte B – Gure Txokoa A, larunbatean 09:30ean Lesakako Mastegin.

Doneztebe C atsedena.

 

ARETO-FUTBOLA

Nafarroako neska jubenilak kopan

Aurrera KE – CD Orvina, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Alebin mixtoa

Erreka A - Erreka B, larunbatean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

Alebin neskak

Erreka – BM Ardoi, larunbatean 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

Prealebinak neskak

Baztango BKT – Mendillorri mixto, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

SASKIBALOIA 

Kadete neskak

Cbask - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 10:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Aurreinfantilak neskak

Toki Ona Bortziriak

 

Preminibasket neskak

Izaga - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 10:30ean Zizur Nagusiko kiroldegian.

Ardoi Hormigas – Toki Ona 2005, larunbatean 10:30ean Zizur Nagusiko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun