Hauteskundeak 2015

2011ko hauteskundeen emaitzak

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 13a, 08:38

Duela lau urteko udal eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan izandako emaitzak Ttipi-Ttapak egindako atari honetan ikus daitezke.

Alde batetik, herriz-herriko emaitzak bildu zituen Ttipi-Ttapak 2011ko hauteskundeetan. Aldi hartan, Arano, Beintza-Labaien, Donamaria, Elgorriaga, Ituren eta Urrozen ez zen Udala osatzeko talderik aurkeztu eta azaroaren 20an izan zuten hauteskundeen bigarren deialdia. Aipatu, aurten bezala, Legasa, Narbarte eta Oieregiko kontzejuetarako ere ez zela hautagairik aurkeztu 2011n.

Bertzalde, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetako emaitzak ere bildu zituen Ttipi-Ttapak. Bildu izan zen alderdirik bozkatuena eskualdean, botoen %40,41ekin. Gainerako alderdi gehienek 2007an baino emaitza kaxkarragoak eskuratu zituzten. NaBai izan zen bigarren indarra eta UPN hirugarrena.

Atari honetan Ttipi-Ttapak 2011ko udal eta Parlamenturako hauteskundeen emaitzak herrika ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun