Igantziko Aroa Canabalek, emakumezkoen 13-14 urteko kategorian, lehen partehartzea zuen, baina halere Espainiako txapeldun izatea lortu zuen, semikontaktu borroka puntuan modalitatean.
Igantziko Beñat Yancik bigarren parte hartzea zuen (bigarren izan zen iaz infantil mailan) eta aurten 14-15 urteko mutikoen kategorian Espainiako txapeldun izan da semikontaktu borroka puntuan modalitatean.
Etxalarko Unai Arburuarentzat lehen partehartzea zuen , 12-13 urtekoen kategorian eta hirugarren postua lortu zuen semikontaktu borroka puntuan modalitatean.
Elizondoko Maria Rekaldek bigarren partehartzea zuen 14-15 urteko kategorian eta bigarren postua eskuratu zuen semikontaktu borroka jarraia modalitatean.
Berako Beñat Garaiarrek, semikontaktu borroka jarraia modalitatean, 75 kiloz beheitiko gizonezkon artean laugarren postua eskuratu zuen, hirugarrenetik hurbil.
Txapelketan beteranoetako bat den Zaila Latasa elizondarrak bigarren postua eskuratu zuen semikontaktu borroka jarraia modalitatean eta horretaz gain, 2004ko emakumezko kenpo kirolari onena izendatu zuten.
Saririk lortu gabe, txapelketa polita egin zuten Etxalarko Edorta Iturriak eta Paxkual Alzagak.
Espainiako kopari dagokionez, Etxalarko Miren Olaetxea emakumezko helduen kategorian aritu zen eta bere lehen partehartzean, hirugarren postua lortu zuen kata armekin modalitatean, onenei aurre eginez.
Beraz maila handia erakutsi zuten eskualdeko kenpo kirolariek eta horren ondorioz, emaitza bikainak ere lortu zituzten. Alde horretatik, JuanMari Vidal, Pilar Martinez, Koro Iriarte, Modesto Ordoki eta Izei Gillenea maisuek egindako lana azpimarratzekoa da.