Azpimarratu beharrekoa da Elizondon ireki den Baztan Abentura Park parke berria (Nazioarteko FITUR feriak banatzen duen Abentura Turismo produktu hoberenaren sariaren irabazlea). Parke honetan partehartzaileek tirolina erraldoiak, (450 m. luzera eta 100m. altuera), 200 metrotako ferrata bidea eta arroil jeitsiera egiten dute. Irakasleei penduloaren saltoa egiteko aukera ere eskaintzen zaie. Ekintza hauetaz gain, uretako beste hainbat ekintza ere egiten dira: Piragua Bidasoa errekan, hidrospeed, rafting (Bidasoaren ur mailaren arabera).
Aurten kanpainaren 19. edizioa burutzen ari da. Aipatu beharra dago kanpaina hasi zenetik, ekimena bultzatu zutenak (BKZ eta Bertizko Partzuergo Turistikoa) eta Nafarroako Gobernuko Gazteri eta Kirol sailaren ordezkariak, egitasmo honetan sinistu izan dutela eta gaur egun Nafarroako DBH-ko 2. zikloko eskolendako erreferentzi bat dela. Programa honen bitartez elkarbizitza, naturaren errespetoa, gazteen artean abentura kirolak egiteko zaletasuna... bultzatzen da. Gainera, Aste Berdeari esker 30 lanpostu zuzen eta zeharkako hainbat lanpostu sortzen dira eta Baztan Bidasoaldea aditzera ematen da, eskualdeko ekonomian eraginez. Aste Txuria eta Urdinarekin gertatzen den bezala, Aste Berdea Baztan-Bertiz eskualdeko proiektu estrategiko garrantzitsu bat da.