Produktuak saltzeaz gain, tailerrak, ikastaroak eta irteerak ere antolatzen ditu Bidazik, beti ere filosofia baten barne: bertze gisako produkzioa eta kontsumoa bultzatu nahiean, bizi-kalitate osasuntsu eta jasangarriago bat lortzeko.
Hauek dira orain arte eskeinitakoak: akupuntura, meditazio, bertze gisako oporrak, sukaldaritza, eta ogi-tailerra. Hurrengo hilabetetarako bertze batzuk eskeintzeko asmoa da, adibidez, baratzegintza, software librea…
Bertzalde, urteurrena ospatzeko, apirilaren 25ean irteera bat egin zuten. Horretan bi ekoizle ezagutzeko aukera izan zuten: Anizko Jauregia gasnategia, eta Lekarozko Larraldea sagardotegia.
Baina Bidazikoak kanpora atera ez ezik, Bidazi ezagutzera etorritakoak ere badira. Azken asteotan Donostiako Haraino Aisialdi Taldea eta Berako San Jose Zahar-etxekoak joanan dira Bidaziren lan moldea ezagutzera.