Euskararen Gizarte Erakundearen Kontseiluaren ekimenez, heldu den apirilaren 25ean euskaraz bizitzeko eskubidearen alde ekitaldia izanen da Iruñeako Anaitasuna kiroldegian.
Arratsaldeko 18:30etan abiatuko da ekitaldia, "parte hartzailea, bisuala, artistikoa eta metaforikoa" izanen dela aitzinatu dute atal ezberdinetan lanean aritzen diren lagunek aste honetan egindako agerraldian.
Kontseilua osatzen duten erakundeen artean, Euskaldunon Topagunea dugu. Oskar Zapata Euskaldunon Topaguneako Nafarroako arduradunarekin egon gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.