Tantirudantza jaialdiak ehun dantzari baino gehiago bilduko ditu aurten ere apirilaren 26an

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 21a, 08:21

Tantirumairuko gaztetxoek Zubigainekoa dantzatuko dute igande eguerdian, plazako saioaren aitzinetik.

Tantirumairuko dantzariekin batera, Tolosa, Urnieta eta Lakuntzakoak ariko dira

Tantirumairu Euskal Folklore dantza taldeak Lesakako Udalaren laguntzaz antolatuta Tantirudantza jaialdia ospatuko da apirilaren 26an. Herriko Tantirumairu dantza taldeko neska-mutikoekin batera, Tolosako Udaberri, Urnietako Egape eta Lakuntzako Elai Alai taldekoak arituko dira.

Goizeko 11:00etan kalejira eginen dute taldeek bakoitzak bere aldetik. 12:00etan Zubigainekoa dantzatuko dute herriko dantzariek eta ondotik plazan bilduko dira lau taldeak saioa eskaintzeko. Kanpoko dantzariak herrikoen etxeetara joanen dira bazkaltzera eta arduradun eta musikariek elkarrekin bazkalduko dute. 17:30ean plazan Porru DJ-a haurrentzako erromeria izanen da. Euria eginen balu frontoian eginen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun