Emakumezkoen 255 kilotan ere lehen jardunaldia jokatu zuten, eskualdeko ordezkaritzarik gabe. Txantrea nagusitu zen, Berriozar eta Kaskalluetaren aitzinetik.
Kadeteen 280 kiloko kategorian ere ez zen eskualdeko taldetik. Ultzama A izan zen lehenbizikoa, Berriozar A bigarren, Andra Mari hirugarren, Araxes laugarren, Iñigo Aritza bosgarren, Ultzama B seigarren eta Berriozar B zazpigarren.
Kategoria hauetako bigarren jardunaldia apirilaren 25ean, larunbatean 18:00etan jokatuko da Larraintzarko pilotalekuan. Gizonezkoen eta emakumezkoen kasuan, lehen bi sailkatuen arteko finala jokatuko dute ondotik.
Gero, gizonezkoen 300 kiloko eta emakumezkoen 235 kiloko txapelketa jokatuko dute. Maiatzaren 9an Lekunberrin jokatuko da lehen jardunaldia eta maiatzaren 16an bigarrena Etxarri Aranatzen. Gizonezkoetan, Beti Gaztek eta Amaiur A eta B taldeek osatuko dute eskualdeko ordezkaritza. Kadete mailako hirugarren eta laugarren jardunaldiak ere orduan jokatuko dituzte.