Baztan-Errekako 36. Laxoa txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 21a, 07:39

Gaur egungo txapeldunek ezusteko porrota jaso zuten eta Irurita Miguelene da partida guztiak irabazi dituen talde bakarra

Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamaseigarren edizioko laugarren jardunaldia jokatu dute asteburu honetan. Oraingoz, partida guztiak irabazi dituen talde bakarra gelditzen da, Irurita Miguelene, joan den urteko azpitxapeldunak. Iazko txapeldunek, Doneztebe The Moment taldekoek, ezusteko porrota izan zuten Aviako herritarren kontra.

Laugarren jardunaldiko emaitzak

1. multzoa:

Doneztebe Apezteguia  - Oiz Kokoetxea, gibeleratua.

Irurita Miguelene 9 – Doneztebe Suma 3  

Atsedena: Arraioz C Lur Sagardia

 

2. multzoa:

Doneztebe The Moment 2 - Doneztebe Avia, 9

Doneztebe Gubaigu 9  – Irurita Biek 6

Arraioz A Lur Sagardia - Arraioz B Lur Sagardia, gibeleratua.

 

Bosgarren jardunaldia heldu den asteburuan

1. multzoan

Oitz Kokoetxea - Irurita Miguelene, larunbatean 17:00etan.

Arraioz C Lur Sagardia - Doneztebe Apezteguia, larunbatean 18:00etan.  

Atsedena: Doneztebe Suma

2. multzoan

Doneztebe Avia - Doneztebe Gubaigu, igandean 11:30ean.

Irurita Biek - Arraioz A Lur Sagardia, larunbatean 17:00etan.

Arraioz B Lur Sagardia - Doneztebe The Moment, larunbatean 16:00etan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun