Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamaseigarren edizioko hirugarren jardunaldia jokatu dute asteburu honetan.
Hirugarren jardunaldiko emaitzak
1. multzoa
Doneztebe Suma, 5 – Oiz Kokoetxea, 9
Irurita Miguelene, 9 - Arraioz C Lur Sagardia, 1
Atsedena: Doneztebe Apezteguia
2. multzoa
Irurita Biek, 9 – Doneztebe Avia, 6
Arraioz B Lur Sagardia, 9 – Doneztebe Gubaigu, 4
Doneztebe The Moment – Arraioz A Lur Sagardia, gibeleratua.
4 jardunaldia heldu den asteburuan
1. multzoa
Doneztebe Apezteguia - Oiz Kokoetxea, larunbatean 18:00etan.
Irurita Miguelene – Doneztebe Suma, larunbatean 17:00etan.
Atsedena: Arraioz C Lur Sagardia
2. multzoa
Doneztebe The Moment - Doneztebe Avia, larunbatean 16:00etan.
Doneztebe Gubaigu – Irurita Biek, igandean 11:30ean.
Arraioz A Lur Sagardia - Arraioz B Lur Sagardia, igandean 17:00etan.
Bi multzotan banatuta ari dira taldeak. A multzoan bortz talde ari dira: Irurita-Miguelene eraikuntzak (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Prim), Arraioz C-Lur Sagardia (Xabier Bengoetxea, Daniel Saldias, Miguel Maritorena eta Sergio Navarro), Oiz-Kokoetxea gaztandegia (Andoni Saldias, Lander Mendiola, Ugutz Zelaieta eta Iñaki Mendiola), Doneztebe-Suma (Unai Sapuppo, Josu Juanena, Xabier Ibarrola eta Joseba Grazenea) eta Doneztebe-Apezteguia burdindegia (Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Aritz Baleztena eta Iban Santesteban).
B multzoan, berriz, sei talde ari dira: Irurita-Biek aholkularitza (Joseba Urtasun, Oscar Urrutia, Iñaki Etxandi eta Karlos Goikoetxea), Arraioz B-Lur Sagardia (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Xabier Maritorena), Arraioz A-Lur Sagardia (Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai), Doneztebe-Gubaigu (Emilio Zabala, Andoni San Martin, D. Pio Garcia eta Eloy Garcia), Doneztebe-The Moment gaur egungo txapeldunak (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz eta Jokin Arraztoa) eta Doneztebe-Avia (Asier Mutuberria, Javier Almandoz, Bittor Mendiburu eta Juan Telletxea).
Multzo bakoitzeko lau lehenbizikoek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 20 eta 27an eta uztailaren 4ean; irabazleek finalaurrekoak joktuko dituzte uztailaren 11, 18 eta 25ean eta finala Iruritako plazan jokatuko da abuztuaren 1ean.