Patxi Zeberio eta Endika Urrutia saldiastarra sagardoaren bosgarren txapelketako finalerako sailkatu dira, larunbatean Galarretan jokatutako partidan Etxeberria IV eta Etxeberria III.ari 40-38 irabazi ondotik. Uterga eta Olazarri ere irabazi zietenez, 32 tantu aski zuten irabazleek, baina gauzak oraindik garbiago uzteko, garaipena ere lortu zuten. Orain, bigarren finalista, aste honetan Etxeberriatarrek Uterga eta Olazarren kontra jokatu beharko duten partidan erabakiko da. Irabazleak finalerako txartela izanen du.
Agirrezabalarekin batera partida guztiak irabaziak zituen Koteto Ezkurraren lesioaren ondorioz, bertze hiru bikoteek finalerdietako ligaxka jokatzen ari dira.
Apirilaren 11ko emaitzak Galarretan
1. Labaka, 18; Segurola 30
2. Zeberio II-Endika, 40; Etxeberria IV-Etxeberria III, 38 SAGARDOAREN TXAPELKETA
3. Matxin III-Ion, 40; Ezkurra II-Barrenetxea IV, 32
4. Otaegi-Zubiri, 10; Matxin VI-Aizpuru III 30