Jubenil mailako futbol derbia jokatuko dute Baztanek eta Doneztebek igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2015eko apirilaren 10a

Baztango jubenilak lidergoari eusten saiatuko dira.

Gipuzkoako ligetan ari diren futbol eta areto-futbol taldeek atsedena izanen dute oraindik

Kirol jardunaldi berri bati ekinen diote eskualdeko kirol talde gehienek asteburuan. Partidarik bereziena, Nafarroako jubenilen bigarren mailan Baztanek eta Doneztebek igande arratsaldean Giltxaurdin jokatuko dutena. Aipatzekoa da Baztan liderra dela eta Doneztebe hirugarren, baina 3 puntuko aldea bertzerik ez dago bi taldeen artean eta baztandarrek partida bat gehiago jokatua dute. Gipuzkoako ligetan ari diren futbol taldeek oraindik Aste Santuko atsedenaldiarekin segituko dute.

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan

Baztan – CD Zirauki, larunbatean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe – Rotxapea CD, larunbatean 19:00etan Donezteben.

Aurrera – Berriozar CF, igandean 16:45ean Leitzako Arkiskilen.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Baztan – Doneztebe derbia igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin

CD Etxarri Aranatz – Aurrera, larunbatean 16:30ean Etxarri Aranatzen.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CD Lezkairu – Baztan, igandean 12:30ean Lezkairun.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopan

Doneztebe – Atarrabia B, larunbatean 16:45ean Donezteben.

  

Neskak, futbol-8 Nafarroako ligan txapeldunen fasea

CD Amigó - Beti  Gazte, larunbatean 11:00etan Amigón.

 

Futbol-8 benjaminak

Doneztebe A – Gure Txokoa B, asteazkenean 17:30ean Donezteben.

Doneztebe B – Baztan A, larunbatean 11:30ean Donezteben.

Baztan B – Beti Gazte A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe C – Baztan C, larunbatean 11:30ean Donezteben.

Baztan D – Beti Gazte B, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa A atsedena.

 

ARETO-FUTBOLA

Nafarroako neska jubenilak

CD Cantera - Aurrera KE, larunbatean 11:00etan Kaskanteko kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen 2. Maila nazionalean

Erreka – Beti Onak, larunbatean 17:30ean Donezteben.

 

Emakumezkoen Ligan

Beti Onak plata - Baztango BKT, larunbatean 16:00etan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

 

Kadete neskak

Baztango KT – BM River Ega, larunbatean 12:00etan Elizondoko kiroldegian.

Erreka – Lizarreria, larunbatean 10:00etan Donezteben.

  

Alebin mixtoa

Anaitasuna C - Erreka B, larunbatean 12:00etan Iruñean.

Erreka A – Cantolagua, larunbatean 11:30ean Donezteben.

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

San Cernin A - Toki Ona Bortziriak, igandean 10:00etan San Cernin kiroldegian.

  

Aurreinfantilak neskak

Toki Ona Bortziriak – Liceo Monjardin B, larunbatean 11:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun