Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Konpostaren asteari amaiera emateko konpost banaketa eginen da larunbat honetan, apirilaren 11an, goizeko 11:00tan Mankomunitateak Alkaiagan duen nabean (Martiko parean).
Neguan zehar auzoko konpostaguneetan bildutako konposta nabean pilatu da. Zati bat Konpostaren astean egindako deialdian banatu bazen ere, oraindik soberan dago. Horregatik, aste honetan konposta hartzeko azken aukera izanen da. Ezin da aipatu gabe utzi, bakarrik konposta egiten dutenen artean banatuko dela. Hala ere, sobratuz gero, egun horretan hurbiltzen den edonork hartzeko aukera izanen du, ezin ahantziz lehentasuna etxean eta auzoan konposta egiten dutenek izanen dutela.
Larunbatean 11:00tan hurbiltzen direnen artean banatuko da dena, beraz, jendearen araberakoa izanen da hartuko den konpost kopurua. Amaitzeko, aipatu konpost hori garraiatu ahal izateko norberak bere poltsa edo ontzia eraman beharko duela.