545 korrikalarik bukatu zuten Sara Korrika Trail lasterketaren hamargarren edizioa

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 1a, 07:40

Gizonezkoen eta emakumezkoen podiuma.

Oier Ariznabarreta eta Sarah Dinclaux izan ziren irabazleak

Sara Korrika Trail mendi lasterketaren hamargarren edizioa burutu zen martxoaren 29an eta euriari eta lohiari aurre eginez, 545 korrikalarik lortu zuten 25 kilometro luze eta 1.443 metroko goranzko maldak eta 1442 metroko beheranzko maldak dituen proba gogorra bukatzea. Iaz bezala, Durangoko Oier Ariznabarreta izan zen bizkorrena, baina joan den urtean egindako errekorra baino hamaika minutu gehiago behar izan zituen lana burutzeko (2:04:43). Endurance 65 taldeko bi korrikalarik osatu zuten podiuma, aldi berean helmugaratuta: Christian Montuelle eta Baptiste Cazaux (2:07:13). Emakumezkoetan Sarah Dinclaux izan zen bizkorrena (2:41:54), Endurance 65 taldeko Géraldine Aubrion bigarren (2:45:30) eta Sandrine Prisse hirugarren (2:46:15).

Eskualdeko korrikalari nagusien artean, Manttaleko Anjeltxo Aranibar hogeita bigarren izan zen (2:26:46), SPUC Lasterka talde senpertarreko René Irubetagoiena 27. (2:28:08), Igantziko Biltokiko Mikel Urtxegi 37. (2:34:42) eta Sara Korrika taldeko David Nesprias 41. (2:36:16) . Emakumezkoetan, SPUCeko Carole Duhart bosgarren izan zen (2:55:28), Azkaingo Sophie Aniotzbehere 50. (3:56:31) eta SPUCeko Claudine Sein 51. (3:56:42).

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!