Baztan-Errekako 36. Laxoa txapelketako lehen jardunaldiko hiru partida bakarrik jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 31a, 07:33

Arraiozko plazakoak bertan behera gelditu ziren eguraldi txarrarengatik belarra bustia zegoelako

Martxoaren azken asteburuan abiatu da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamaseigarren edizioa. Bortz partida jokatzekoak ziren, baina Arraiozen jokatu beharreko biak bertan behera gelditu ziren, eguraldi txarrarengatik, belarra bustia zegoelako. Aste Sainduan jokatuko dira partida hauek.

Martxoaren azken asteburuan abiatu da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamaseigarren edizioa. Bortz partida jokatzekoak ziren, baina Arraiozen jokatu beharreko biak bertan behera gelditu ziren, eguraldi txarrarengatik, belarra bustia zegoelako. Aste Sainduan jokatuko dira partida hauek.

 

Lehen jardunaldiko emaitzak

1. multzoa

Arraioz C Lur-Sagardia – Doneztebe Suma, bertan behera (Ortzegunean)

Doneztebe Apezteguia, 5 – Irurita Miguelene, 9

Oiz-Kokoetxeak atsedena.

2. multzoa

Irurita Biek, 9 – Arraioz B-Lur Sagardia, 5

Arraioz A-Lur Sagardia – Doneztebe Avia (Ortzegunean)

Doneztebe The Moment, 9 – Doneztebe Gubaigu, 1

 

Bigarren jardunaldia asteburuan

1. multzoa

Doneztebe Suma – Doneztebe Apezteguia, larunbatean 17:00etan.

Oiz Kokoetxea – Arraioz C Lur Sagardia, larunbatean 17:00etan.

Atsedena: Irurita Miguelene

2. multzoa

Irurita Biek – Doneztebe The Moment, larunbatean 17:00etan.

Arraioz B Lur Sagardia – Doneztebe Avia, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe Gubaigu – Arraioz A Lur Sagardia, igandean 11:30ean.

 

Bi multzotan banatuta ari dira taldeak. A multzoan bortz talde ari dira: Irurita-Miguelene eraikuntzak (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Prim), Arraioz C-Lur Sagardia (Xabier Bengoetxea, Daniel Saldias, Miguel Maritorena eta Sergio Navarro), Oiz-Kokoetxea gaztandegia (Andoni Saldias, Lander Mendiola, Ugutz Zelaieta eta Iñaki Mendiola), Doneztebe-Suma (Unai Sapuppo, Josu Juanena, Xabier Ibarrola eta Joseba Grazenea) eta Doneztebe-Apezteguia burdindegia (Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Aritz Baleztena eta Iban Santesteban).

B multzoan, berriz, sei talde ari dira: Irurita-Biek aholkularitza (Joseba Urtasun, Oscar Urrutia, Iñaki Etxandi eta Karlos Goikoetxea), Arraioz B-Lur Sagardia (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Xabier Maritorena), Arraioz A-Lur Sagardia (Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai), Doneztebe-Gubaigu (Emilio Zabala, Andoni San Martin, D. Pio Garcia eta Eloy Garcia), Doneztebe-The Moment gaur egungo txapeldunak (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz eta Jokin Arraztoa) eta Doneztebe-Avia (Asier Mutuberria, Javier Almandoz, Bittor Mendiburu eta Juan Telletxea).

Multzo bakoitzeko lau lehenbizikoek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 20 eta 27an eta uztailaren 4ean; irabazleek finalaurrekoak joktuko dituzte uztailaren 11, 18 eta 25ean eta finala Iruritako plazan jokatuko da abuztuaren 1ean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun