Xabier Silveirak ondoko Nafarroako bertsolari txapeldunari erronka egin dio

Xorroxin irratia 2015ko mar. 27a, 13:04

Garai bateko bertso desafikoak berreskuratuz Xabier Silveirak oraingo Nafarroako txapeldunak bihar Elizondon txapela jantziko duenari erronka egin dio. Xorroxin irratian egindako elkarrizketan erran duenez Antxitonea Trinketean bertsolariek eta bertsozaleek eginen duten afarian argituko da txapeldun berriak erronka onartuko ote duen. Silveiraren proposamenaren arabera ekainaren 14an, Elizondoko Lur aretoan jokatuko litzateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun